XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRISKURIK EZ!

Parakaidista izateko prestatu diren gazteek beren lehen saltaketa abioitik egitera doaz.

Sarjentua honela mintzatzen zaie: - Ez izan beldurrik.

Oso gutxi bait dira abioitik parakaida tresnarekin salto egitean prast lurrera erortzen direnak.

Proportzionalki benetan gutxi.

Gazteetako batek galdetzen dio: - Zenbatekoa da proportzio hori?.

Eta sarjentuak erantzuten dio: - Milatatik bat, eta hori asko jota.

Zuek, beraz, ez duzue inolako arriskurik, berrogei bakarrik bait zarete.

Gure adimena parakaidas bat bezala da, irekia dagoenean bakarrik funtzionatzen du.

Jacques Bergier, idazle frantsesak.